Kolektiboa

2014 eta 2018 artean

Baliabide eta hizkuntza artistiko ezberdinak erabiltzen dituen eta jakintzagai anitzak lantzen dituzten proiektuak ahalbidetzen duten artista kolektibo bat gara. Formatik haratago. Modu honetan, gure praktika eta metodologia ikus-entzuteko baliabideez, antzerkiaz (komunitarioa, zapalduen antzerkia, dokumentazi-antzerkia),  ikus-arteetaz (digitala, instalazioa…) baliatzen eta elikatzen da. Eta proiektuak beste hizkuntza batzuk beharko balitu, kanpo kolaboratzaileekin lan egiten dugu ere.

Harimakila Mobiolak eta Setem-en arteko elkarlanetik jaio zen.

Setem Hego Haizea

logo setem

SETEM aldaketa posibleak sustatzen dituen GGKE bat da, genero ikuspegi batetik, ekoizpen, kontsumo eta finantza eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. Ikerketa, txostena, sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako lankidetzaren bidez, keinu txikien bidez aldaketa handiak ahalbidetuko dituzten alternatibak sustatzen ditugu.

SETEMek kontsumo arduratsuaren gaietan esperientzia, ideiak, baliabideak eta dokumentazio materialarekin laguntzen du Harimakila proiektuan. Gainera, SETEM da Arropa Garbiaren Kanpaina ezagutzen eta koordinatzen duena, Harimakila proiektua kokatzen den testuingurua.

Mobiolak

Mobiolak, HARIMAKILAren itzulpen artistitkoa pentsatu eta sortu duen “magak” dira.

Mobiolak proiektu artistiko, kultural eta gizarte proiektuak egiten dituen artista kolektibo bat da.

Pertsonen arteko harremanak sortzea helburu duten gizarte berrikuntza eta berrikuntza artistikotan interesa jartzen du. Hau, bereziki, antzerki eta ikusentzuteko baliabide eta tekniken bidez egiten du.

Parte-hartzaileak diren metodologien alde egiten du Mobiolak, banakakoaren ahalduntzea sustatzen dutenak eta baita aukera berdintasuna, integrazioa, kolaborazio praktikak, sare-lana, kulturartekotasuna, kulturaren eta komunikabideen eskuratze demokratikoa ere.

2018 eta 2020 artean

Alabaina, Ordiziako HARIMAKILAren egokitze honetan, kolektiboen parte hartzea handitue egin da, proiektura  Calcuta Ondoan,  Ikertze eta M-Etxea gehituz, “Begirada Kontzienteak” proiektuaren baitan. Bakoitzak bere lan esparrutik aberastu egiten du HARIMAKILA, modu honetan:

Alabaina, Ordiziako HARIMAKILAren egokitze honetan, kolektiboen parte hartzea handitue egin da, proiektura  Calcuta Ondoan,  Ikertze eta M-Etxea gehituz, “Begirada Kontzienteak” proiektuaren baitan. Bakoitzak bere lan esparrutik aberastu egiten du HARIMAKILA, modu honetan

Calcuta Ondoan

Calcuta Ondoan GGKE bat gara eta garapenerako proiektuen alde egiten dugu lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, bereziki emakumeen alde etabetiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz.

Gure tokiko eremuan kontzientzia kritikoa, konpromisoa eta erantzunkidetasuna sustatzen dugu bazterketa eta injustizia egoerekiko, batez ere baztertuenak diren kolektiboekiko. Hau guztia ikuspuntu feminista eta ekologistaz garatzen dugu.

Harimakilan gure parte hartzea, hezkidetzari lotutako eskarmentu eta jakintzaren ildotik lerrotzen da, lanketa hau Hezkuntza herrikoi feminista eta eraldatzailean oinarritzen delarik. Arropa Garbia Kanpainako eta Saretuz sareko kide gara, kontsumo arduratsu eta kontzientearekin lolutako beste sare batzuen artean.

Ikertze

Ikertze hezkuntza proiektuak egiten 30 urte baino gehiago daramatzan Donostiako kultur elkarte bat da. Proiektu hauen bidez eratzen ditugun pertsonaeta komunitateei, kritikoagoak, sortzaileagoak eta zainduagoak izan gaitezen eta, gainera, hobeto trebatzen eta bizitzen ikas dezagun baliabideak eskaini nahi dizkiegu.

Harimakila-ren baitan, Ikertze-k artea, zinema, antzerkia, elkarrizketa eta filosofia tresna gisa erabiliz, funtsezkoak baitira gure lana egiteko moduan, lankidetza zuzena egiten du ikasgeletan. Honekin, munduko pertsona guztientzat eta bereziki emakumeentzat gizarte zuzenago bat eta bidezkoago bat sortzeko ikasleak kontzientziazen laguntzen dugu.

M-Etxea

M-Etxea arkitekturaren esparruko Donostiako kolektibo bat gara, 2007an etxebizitzaren erabilerari buruzko lantegi moduan jaiotakoa.

Partehartzea ildo nagusitzat harturik, espazioaren eraldaketarako ekimenak antolatu eta garatzen egiten dugu lan.

M-etxeatik, jatorrizko Harimakilaren funtsa mantenduz, instalazio osoa moldatu eta berriz ere eraikiko dugu. Ordiziarrekin eta batez ere bertako gazteriarekin elkarlanean (Jakintza Ikastolako 4. DBHko ikasleak).

Lan Taldea

2014ean, mundu artistiko eta gizarte sektoretik datozen jakintzagai ezberdinak lantzen dituen lan talde bat osatu genuen:

Itziar Zorita
Itziar ZoritaKultur kudeatzaile eta bitartekaria
Arte eszenen inguruko ikertzailea.
www.mobiolak.org
Mariona Solé Altimira
Mariona Solé AltimiraErrealizadore eta ikusentzutekoen montatzailea.
Harimakilaren sortzailea. Ikus-entzunezko koordinazioa eta sorkuntza.
www.vimeo.com/marionasole
Janire Sáenz de Buruaga
Janire Sáenz de BuruagaGizarte eraldaketarako teknikaria.
Gasteizko herritarrekin eta tokiko entitateekiko koordinazioa.
www.setem.org
Oihane Espúñez
Oihane EspúñezKultur kudeatzaile eta bitartekaria, proiektu partehartzaileen diseinua, antzerki dinamizatzaile
Harimakilaren sortzailea. Antzerki tailerreko produkzio exekutiboa eta koordinazioa.
www.mobiolak.org
Iratxe Arteagoitia
Iratxe ArteagoitiaGizarte eraldaketarako teknikaria.
Soldata duinaren eta AGKaren dokumentazioa.
www.setem.org
Iker Espúñez
Iker EspúñezDokumentalista eta Documentalista eta ikusentzutekoen errealizadorea.
Proiektuaren ikus-entzunezko dokumentazioa
www.mobiolak.org
Carlos García Peláez
Carlos García PeláezArtista plastikoa.
Eraikuntzaren koordinazioa eta sorrera.
www.carlosgarciapelaez.blogspot.com
Aranzazu Calleja
Aranzazu CallejaMusikagilea
Soinuaren konposizioa.
Link a La Bobina
Oihane Ruíz
Oihane RuízGenero eta hirigintzan espezializatutako arkitekta.
Eraikuntza tailerren kudeaketa eta arkitektura efimeroen gaiei buruzko aholkularitza teknikoa.
www.hiriakolektiboa.org
Luca Rullo
Luca RulloSoinu artista eta ikertzailea.
Soinu gailu interaktiboen diseinua.
www.interferencies.net