El Proyecto Harimakila

HARIMAKILA moldagarria den proiektu artistiko bat da. Bere helburua Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan eta Arropa Garbia Kanpainak sustatzen dituen baloreeen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.

Nahz eta ehungintzan lan egiten duten lagileen eskubideen urraketa jendartean nahiko zabaldua dagoen errealitate bat den, Europako kontsumitzaileen eta Asia, Latinoamerika eta  Afrikako ekoizleen artean dagoen  distantzia fisiko eta kulturalak askotan hau ahaztera eramaten gaitu gure erosketak egitera goazenean “erosketa lekua” hautatu behar dugunean.

HARIMAKILAren helburua, bizipenean oinarritutako esperientzia artistiko baten bidez, publikoak bere esperientzia pertsonaletik tailer hauetan langileek bizitzen dituzten baldintzak bizitzea da. Modu honetan kontsumo eta ekoizpenaren inguruko begirada kritikoa aktibatzeko asmoz.

Instalazioarekin asiako ehungintza fabrika bat berinterpretatu nahi dugu eta herriko birziklatutako hondakinekin hau berreraiki nahi dugu.

Gai ezberdinetan lan egiten duten artistez osatutako talde baten orientazioaz eta herriko jendartearen partehartzearekin instalazioa eraikiko da Ordizian.

HARIMAKILA 2014an jaio zen Mobiolak eta Setem-en arteko lanean. Lehen aldiz Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean martxan jarri zen.

Gaur egun, 2020an, Calcuta Ondoan, Ikertze Kultur Elkartea, Setem Hego Haizea eta M-Etxea gara proiketuaaren gidari eta Ordiziako udalaaren laguntzarekin ere, HARIMAKILA “Cartonajes Nadal” izandako biltegira egokitu dugu proiektua. Biltegi hau Herri Antzokiaren behekaldean dago