Harimakila Proiektu Artistikoa | Ordizia

2020an, HARIMAKILA proiektuaren hasierako ideia Ordiziako “Herri Antzokiaren” azpian dagoen espaziora egokitu da, duela urte batzuk “Cartonajes Nadal” izan zena.

2014. urtean Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean ez bezala, ez da horrelako jarduerak egiteko prestatutako gunea, eta hori erronka eta ahalegin handia izan da lan-talde berriarentzat.

Baina oraingoan HARIMAKILA biltegi batera eraman nahi genuen, bizipenen esperientzia ahalik eta errealena izan zedin.

Horretarako, “nor gara” atalean zabalago ikus dezakezunez, hainbat diziplinatakoartista, hezitzaile eta arkitektok osatutako lan-talde bat, Ordiziako herritarrekin eta bereziki Jakintza ikastolako DBHko 4. mailako ikasleekin koordinatuta, HARIMAKILA berrinterpretatu eta eraiki ahal izan dugu.

HARIMAKILA eraikitzeko prozesuaren faseak ikus ditzakezue hemen

Nola zegoen

Eraikitze prozesua

Emaitza, Harimakila Martxan!!

Eraikitze-prozesuan, Jakintza ikastolako DBHko 4. mailako ikasleekin lan egin dugu eta ikasgeletan kontsumo kontziente eta arduratsuari buruz hausnartu ondoren, beharrezko materialak bilatu ditugu irimakila eraikitzeko, bere printzipioetan oinarrituta.

Hemen dituzue tailerren argazki/bideo batzuk ikasgelan.

Era berean, Lazkaoko San Benito Ikastolan eta Donostiako Zubiri Manteron indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko erlazioari buruz hausnartu dugu. Eta gogoeta horretatik, hainbat auidioikusmen, irudikapen artistiko eta harimakila zabaltzeko kanpaina sortu dira. Hori guztia HARIMAKILAn ere ikus daiteke.

Proiektu honetan parte hartu dugun guztiok jarri dugun lanari, ahaleginari, gogoari, emozioari… eskerrik sakonenak; izan ere, proiektu horren bidez, gelako hormak zeharkatu eta hezkuntza-komunitatea ikuspegi holistiko batetik ulertu nahi genuen.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde hauei, HARIMAKILAren edizio berria babesten lagundu baitute.

logo agencia vasca de cooperación
logo agencia vasca de cooperación
logo agencia vasca de cooperación