Harimakila Proiektu Artistikoa | Vitoria-Gasteiz

2014 urtean HARIMAKILA Gasteizko Montehermoso Kulturunearen ur biltegian egin zen instalazio interaktibo batean osatu zen. Instalazio honek Asiako ehun-fabrika bat berrinterpretatu eta Gasteizko hondakin birziklatuekin berreraiki zen. Instalazioa egiteko, hainbat diziplinatako artistek osatutako lan-taldea izan zuen, baita Gasteizko herritarren parte-hartzea ere.

Bideo erreportaia

Harimakila proiektu artistikoaren prozesu osoari buruzko bideoa aurkezten dizuegu.

Antzerki Tailerra bideoa

Antzerki-tailerreko bideoa, irudiari, arropa-kontsumoari eta fast-fashion ekoizpen-ereduari buruzko hausnarketaren emaitza da.

Arropa-denda bateko probalekua simulatzen du eta Harimakila instalazioaren barruan erakutsi zen.

info gehiago