Herri Antzokiaren ondoan Noiz: Asteazkenetik Larunbatera Non: Cartonajes Nadal - Ordizia Irailak 24tik Azaroaren 28ra

HARIMAKILA-tik Ihesi

Aldaketarako prest!

Zer da HARIMAKILA-tik ihesi?? Ihes gela bat, jolas bat, esperientzia, bat, froga bat... .. hori dana eta askoz gehiago,  etorri, bizi, saiatu, gozatu eta lortu HARIMAKILA-tik ihesi egitea.

Bakarrik 88 taldek parte hartzeko aukera izango dute, eta talde bakoitzean 5 pertsona gehienez... denbora aurrera doa... erreserba egin leku gabe gelditu baino lehen. Aldaketarako prest ?

ihesi-portada
seccion-about-portada

Harimakila Proiektua

HARIMAKILA moldagarria den proiektu artistiko bat da. Bere helburua Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan eta Arropa Garbia Kanpainak sustatzen dituen baloreen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.

Nahiz eta ehungintzan lan egiten duten lagileen eskubideen urraketa jendartean nahiko zabaldua dagoen errealitate bat den, Europako kontsumitzaileen eta Asia, Latinoamerika eta  Afrikako ekoizleen artean dagoen  distantzia fisiko eta kulturalak askotan hau ahaztera eramaten gaitu gure erosketak egitera goazenean “erosketa lekua” hautatu behar dugunean.

Nor Gara

Baliabide eta hizkuntza artistiko ezberdinak erabiltzen dituen eta jakintzagai anitzak lantzen dituzten proiektuak ahalbidetzen duten artista kolektibo bat gara. Formatik haratago. Modu honetan, gure praktika eta metodologia ikus-entzuteko baliabideez, antzerkiaz, ikus-arteetaz baliatzen eta elikatzen da. Eta proiektuak beste hizkuntza batzuk beharko balitu, kanpo kolaboratzaileekin ere lan egiten dugu.

portada-2014

Harimakila 2014

2014 urtean HARIMAKILA Gasteizko Montehermoso Kulturunearen ur biltegian egin zen instalazio interaktibo batean osatu zen.

portada-2020

Harimakila 2020

2020an, proiektuaren hasierako ideia Ordiziako “Herri Antzokiaren” azpiko espaziora egokitu da, lehen "Cartonajes Nadal" izan zena.